Barakaldo Kbus
Gaztelania   Euskara

2011ko apirilean, Barakaldoko Udalak hiri autobus zerbitzua (Kbus) jarri zuen martxan, herritarren joan-etorriak errazteko.

Udal zerbitzuak Barakaldoko auzoen arteko zubiak eraiki ditu, bai eta distantziak txikitu eta hiria kohesionatu eta egituratu ere. Gaur egun, Kbusek bi autobus linea ditu: 1. linea, Lutxana eta Desertun kokatutako bi ibilbide buruekin; bestea, 2. linea, Errekatxo eta Lasesarren kokatutako beste bi ibilbide buruekin.

Zerbitzua autobus flota moderno batez hornitua dago: 1. linean, bost autobusek ematen dute zerbitzua, astelehenetik ostiralera, eta hiruk, larunbata, igande eta jaiegunetan. Horrela, hurrenez hurren, zerbitzua 20 eta 30 minutuko maiztasunez eskaintzen zaie erabiltzaileei. Bestalde, 2. lineak, autobus bakarra dauka, eta maiztasuna 60 minutukoa da.

Eskaintza horri esker, Barakaldoko auzorik gehienei ematen zaie zerbitzua, eta, bereziki, auzo sortu berriei eta hiriaren zabalkundearen ondorioz sortu diren merkataritza ekipamenduei.

Ibilbidearen diseinuak erabiltzaileei aukera ematen die udalerrian diren hiru metro geltokietara (Bagatza, Ansio eta Gurutzeta) eta bestelako tren zerbitzua duten bi geltokietara (Desertu eta Lutxana) erraz eta eroso iristeko. Horrela, Barakaldo eta hark hurbilen dituen udalerrien arteko joan-etorriak erraztu egin dira, bai eta garraio publikoan bidaiatzeko aukerak ugaritu ere.

Zerbitzuak guztira sei autobuseko flota du, eta ibilgailu guztiak daude mugikortasun mugatuko pertsonentzat egokituak, bai eta azken teknologiaz hornituak ere, erabiltzaileei informazioa emateari eta ingurumenari buruzko araubidea betetzeari dagokionez.

Cookie-en erabilera

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure bisitaren eta gure zerbitzuen kalitatea hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, cookie-en erabilera onartzen duzula joko dugu.

Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu nahi baduzu, Cookie-en politika atalera jo dezakezu.

Itxi