Barakaldo Kbus
Castellano   Euskera

2011ko apirilean, Barakaldoko Udalak hiri autobus zerbitzua (KBUS) jarri zuen martxan, herritarren joan-etorriak errazteko.

Udal zerbitzuak Barakaldoko auzoen arteko zubiak eraiki ditu, bai eta distantziak txikitu eta hiria kohesionatu eta egituratu ere.  KBUSek bi autobus linea ditu gaur egun.: bata (1. linea), Lutxana eta Desertun kokatutako bi bururekin, eta, bestea (2. linea), Errekatxo eta Lasesarren kokatutako beste bi bururekin. 

Zerbitzua autobus flota moderno batez hornitua dago: 1. linean bost autobusek ematen dute zerbitzua, astelehenetik ostiralera, eta hiruk, larunbat, igande eta jaiegunetan. Horrela, hurrenez hurren, 20 eta 30 minutuko maiztasunez eskaintzen zaie erabiltzaileei zerbitzua. 2. lineak, berriz, autobus bakarra dauka, eta maiztasuna, 60 minutukoa .

Eskaintza horri esker, Barakaldoko auzorik gehienei ematen zaie zerbitzua, eta bereziki, auzo sortu  berriei eta hiriaren zabalkundearen ondorioz sortu diren merkataritza ekipamenduei.

Ibilbidearen diseinuak  erabiltzaileei aukera ematen die udalerrian diren hiru Metro geltokietara (Bagatza, Ansio eta Gurutzeta) eta Renfeko aldirietako zerbitzua duten bi geltokietara (Desertu eta Lutxana)  erraz eta eroso iristeko. Horrela, Barakaldo eta hark hurbilen dituen udalerrien arteko joan-etorriak erraztu egin dira bai eta garraio publikoan bidaiatzeko aukerak ugaritu ere.

Zerbitzuak guztira sei autobuseko flota du, eta zerbitzua bost urterako adjudikatu da.  Ibilgailu guztiak daude mugikortasun mugatuko pertsonentzat egokituak, bai eta azken teknologiaz hornituak  ere erabiltzaileei informazioa emateari eta ingurumenari buruzko araubidea betetzeari dagokionez.

Cookie-en erabilera

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure bisitaren eta gure zerbitzuen kalitatea hobetzeko. Nabigatzen jarraituz gero, cookie-en erabilera onartzen duzula joko dugu.

Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu nahi baduzu, Cookie-en politika atalera jo dezakezu.

Itxi